Herriak

Gizaburuaga

Gizaburuaga

Ezagutu historiaurreko historia aberatsa duen lekua, burdinola eta errota zaharra, antzinako asentamenduekin kobazuloak eta industriagune moderno bat...

Mitologia-Arkeologia

Esaten denez bere lehengo izena “Ibai Baso” zen eta ondo definitzen zuen herri honekin lotura duten bi elementu azpimarragarrienak “harria” eta “ura” izan direla esan daitekeelako. Bi elementu hauek eragin handia izan baitute hasieratik Lea ibaia mehartuta doan ibar aldapatsu txiki honen historian, hainbat burdinola, errota eta zubi daude Lea ibaiaren ingurune honetan.

Gizaburuaga historiaurreko Bizkaiko udalen erakusgarri da. Herriko haitzuloek –lurraren egitura karstikoaten emaitza- historiaurreko giza kokalekuez, mitologiaz eta historian zehar harriaren zein uraren eraginak izan duen kulturaz dihardute.

Gaur egun burdinola eta errotak martxan ez badaude ere Lea Ibilbidearen igarobian argi ikusten dira lehengo elementu eta ezaugarriak. Euretako garrantzitsuena Bengolea burdinola da. Bizkaiko burdinola garrantzitsuena izan zen XVIII. mendearen lehen erdian, Pedro Bernardo Villareal de Berrizek eraiki zuen eta zientzia modernoaren aplikazioa praktikoa egin zuen.

Inguru honetan kokatzen da baita ere Oibarko ermita eta kobazuloa.

Okamika auzunean kokatzen da izen bereko industrialdea ere, Lea Ibarreko herri txikien artean garatutako industriarako gunea.

Txoko lasaia: Errota-Zaharreko lasaigunea

“Errotazar” izenarekin ezagutzen den errota zegoen kokatuta bertan, gaur egun errotaren aztarna gutxi ikusten da. Bertan lasai eserita egoteko gunea da, errekara begira eta gaur egun urperatuta dagoen ur-jauzi baten aztarnak aurrean direla. Errotaren funtzionamendua eta historia laburra ikasi ditzakegu bertako paneleko idatzietatik.

Gizaburuagako Udaleko webgunea