Herriak

Ziortza-Bolibar

Ziortza-Bolibar

Ezagutu Erdi Aroko historia aberatsa duen lekua, Simón Bolívar-i eskainitako museoa eta X. mendeko monasterio zahar bat, erdigune lasai bihurtua...

Ondare artistikoa

Ziortza-Bolibar herriak bi parte garrantzitsu dauzka, bata herria bera eta bestea Ziortza-Bolibar monastegia. Herrian kokatzen dira eliza, frontoia, museoa eta herri bizitza.

Museoak bi solairu ditu; bata, Erdi Aroko bizimodu eta ondareari eskainita dago eta bestea, Simon Bolivarren figura ematen da ezagutzera. Ziortza-Bolibarko monasterioa X. mendean eraiki zen. Elizaharraren arabera 968. urteko Jasokunde egunean Garaiko Santa Luzia elizan meza santua entzuten zeudela, arrano batek eliza horretako hilobi batetik garezur bat hartu zuen eta gaur egun Ziortzako erlijio-guneko kokalekua seinalatu. Hantxe kokatzen da Bizkaian inoiz egon den kolegiata bakarra, gaur egun monasterioa dena. Orduz geroztik, Ziortzak arranoa eta bere atzaparretan daraman garezurra izan ditu bere armarri. Beranduago, 1380.ean berreraiki eta handitu egin zen eta 1954.ean sute batek hainbat kalte eragin ostean monumenturaren itxura erabat aldatu zen.

Txoko lasaia: Kolegiata

Ziortzako Kolegiata leku lasai eta espirituala da. Bertatik ibilalditxoak isiltasuna eta bakea sortarazten ditu gorputzean eta egun batzuk bertan pasatzeko aukera ere badago, askok aprobetxatzen dute egunerokotik irten eta barne ezagutza indartzeko.

Ziortza-Bolibarko Udaleko webgunea