Herriak

Mendexa
Paisaia
Nekazal munduarekin lotura duen herria den arren kostaldean kokatuta dago eta bertan kokatzen da Karraspioko hondartza ederra. Horrela herriaren erdigunea muinoan kokatzen da eta egurastera eta atseden hartzera deitzen gaituen eremu ikusgarrian dago.
Esan dugunez, Mendexa erabat nekazal girokoa da eta Erdi Arora ezkutatzeraino doan historia duen herria baldin bada, ez da harritzekoa nekazal arkitekturaren protagonista den baserria, hemengo historiaren nahiz etnografiaren osagai interesgarria izatea. Likona auzoan izan bereko baserria daukagu, udalerriko zaharrena, XVI. mende hasierakoa. Loiolako San Inazioren amonak jatorrizko leinu-etxe izan zuena.
Bizkaiko lurraldea gurutzez oparo hornitua ageri zaigu, eliza eta herrien historia zati baten adierazgarri. Bidegurutzeetan edo auzoetan kokatuak “andabideen” derrigorrezko geltokiak ziren. Hileta egunean, hilkutxa baserritik elizara eramaterakoan, segizioa gelditu egiten zen gurutze hauen aurrean, hildakoaren alde otoitz egitera.
Errogatiba leku izan ohi ziren sarritan eta haien aurrean ez zen inor pasatzen, txapela erantzi eta, “Aitagure bat” errezatu gabe. Mendexak oraindik baditu bidean bost gurutze.
Kostaldearen eragina ere badu Lea ibaiaren paduran kokatzen den Marierrota eta itsas lantegiak, egurrezko itsasontziak egin eta konpontzen zituzten bertan, guztiz artisau eran.
Marierrota, Lea ibilidearen igarobidean kokatzen da, itsas-errota zen, erreka-erroten antzekoa. Hauetatik bereizten zuena zera zuen: manposteriazko dike handi bat, itsasgoran bete eta itsasbehera hasitakoan poliki-poliki ura isurtzen zuen presa, errota-makina martxan jartzen zuena. Gaur egun, eraberrituta dago eta bisitagarri, Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroaren elementuetako bat izanik.
Txoko lasaia: Karraspio hondartza
Karraspio hondartzan lasaigune polita dago mahaiak eta eserlekuak, ur edangarria…. Uda sasoian hondartzaz eta bertan bainatzearekin gozatu daiteke eta beste urtaroetan itsasbazterretik ibilaldi polita egin daiteke edo lasai hartu eta bertako tabernetako epelean zerbait hartu.











