GR123 Vuelta a Bizkaia por Artibai

Lekeitio

Lekeitio

Leku historiko honek Paleolitoko aztarnak, Erdi Aroko harresiak eta itsasoarekin lotura handia eskaintzen ditu. Azpimarratzekoak dira interpretazio zentroa...

Kaleko jaia

Gizakien lehen aztarnak Lumentzako koban aurkitu dituzte, Santimamiñekin batera, goi-paleolitikotik erromanizaziorainoko Bizkaiko eremu kultural aipagarriena duen aztarnategia da.

1325. urtean María Díaz de Haro Bizkaiko Andereak fundazio karta eman zion Lekeitioko elizateari. Horrela hiribildu bihurtu zen

Erdi Aroan, hiribildu bat fundatzerakoan, arrazoi defentsibo eta sozio-ekonomikoak zirela eta harresi batez inguratzen zen, gaur egun agerian dago harresi hau zenbait tokitan, Paskual Abaroa kalean, Bergara kalean,… esaterako.

Lekeitio beti egon da itsasoari lotuta. Bale arrantzaleen, abenturarien eta nabigatzaileen sorburua eta helmuga izan da. Direla mendeetatik gizon-emakumeak arrantzari eta itsasoari loturiko jardueretan aritu izan dira. Horren adierazgarri da Itsas Ondarearen Interpretazio Zentroa, zeinetan ikusgai dauden Santa Katalina Itsasargia, Sosoaga dolarea eta Marierrota.

Txoko lasaia Santa Katalina itsasargia

Gaur egun bisitagarria da itsasargiaren eraikina, bertan ikasi ahal izango dugu itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako hainbat ikasbide eta bizipen. Bertatik dagoen ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera ematen digu terrazak eta tabernan lasai-lasai zerbait hartuz igaro daiteke une goso bat.

Web Lekeitio Turismoa

Lekeitioko Udalaren webgunea