GR123 Vuelta a Bizkaia por Artibai

Ispaster

Ispaster

Ezagutu arkitektura historikoa duen toki bat, hala nola, XIX. mendeko jauregiak eta baserri gotikoak, errota zahar bat eta forma guztietan aldatzen den...

Natura

Ispasterko herrigunea bideak gurutzatzen du, Elexalde moduan ezagutzen den inguru hori XIX. mendekoa omen da, nahiz eta lehenagoko aztarnek aurkitu izan diren. Plaza honetan kokatzen da eliza, bere inguru guztia hartzen du elizpeak.

Herriko auzoetan banatuta daude baselizak, jauregiak eta interes arkitektonikoa duten baserriak.

Zubieta, Arana eta udaletxea kokatzen den eraikinak dira jauregi aipagarrienak. Zubieta jauregia Martin Zalduak eraiki zuen, erdiko patio baten inguruan, Jauregiko aurrealde nagusiaren albo banatan bi dorre soil daude eta jauregiaren inguruan parke eder bat dago. Gaur egun hotel bihurtuta dago bertako zalditegia.

Arana jauregia 1500eko baserri gotiko zahar baten handitzea da, eta atzealdean oraindik dirau antzinako baserriaren ate zorrotzak. Etxe honetan Jacinto Arana inkisidorea, Zamorako apezpikua izan zena, jaio zen.

Udaletxeko balkoian dagoen inskripzioak honela dio: “Casa Consistorial de Yspaster destinada para hospital militar de Voluntarios de Vizcaya en 1813. Quemada por esta causa por los franceses y reedificada por dicho Yspaster en 1817”.

Hainbat baserri aipagarri kokatzen dira udalerri honetan, Aizpe Haizea, Erkiaga-Erdikoa, Kaltzada eta Gallete auzoko baserriak esaterako.

Arkitekturan aipagarri da baita ere Aixeder Errota. Hau ere, Pedro Bernardo Villareal de Berrizen sorkuntza da eta bere jatorria 1723. urtean egon zen lehortean du, inguruko erreketako errotak gerarazi baitzituen.

Txoko lasaia: Ogella hondartza

Herrigunetik bertatik oinezko bide bat jarraituz ailegatu daiteke, nahi eta kotxez ere joaterik izan. Bere berezitasun nagusienetakoa da urtero itxuraz aldatzen dela, korronte, marea edo klimatologiaren arabera are gehiago edo gutxiago izaten du.

Inguruan lasai egoteko gunea dago ikuspegi paregabearekin.

Ispasterko Udaleko webgunea