Amoroto

Klaudio
Oleta auzoan dago, Markina-Ondarroarako eta Lekeitiorako errepideen bidegurutzean. Tradizio handiko jatexea. Eguneko menua eta asteburuetako menu bereziak jan
Oleta auzoan dago, Markina-Ondarroarako eta Lekeitiorako errepideen bidegurutzean. Tradizio handiko jatexea. Eguneko menua eta asteburuetako menu bereziak jan daitezke bertan, kartako eskaintzarekin batera.
Jai eguna: Astelehenetan eta azaroan.
Berezitasuna: frijituak eta bertoko okela eta garaian garaiko arraina (menuan nahiz kartan). Eta indaba gorriak. Musean eta briskan jokatzeko ohitura dago, batez ere iluntze-gauetan. Aparkalekua du.

Amorotoko frontoia
Frontoi aterpedun eder eta handi honetan, gaur egun, era askotako ospakizunak egiten dira. Probalekua ere badu eta bere probarriak 1949ko data dute.

Plazako Multzo Neoklasikoa
Elizarekin batera, taldeko eraikuntza esanguratsuena den udaletxea, errenazimenduko diseinu lehorrekoa eta plazarantz balkoi-miradore ederra duena.

Epermendi
Ugaran auzoan dago, Oletan, Ondarroa-Markina, Lekeitio eta Lea bailararako errepideen bidegurutzearen alboan. Ospakizunetan espezializatua.

Ibai-Gane
Hiru belaunaldiz lurreko produktuen eskaintzarik onena egiten aritu izan dira, lehengo zaporeak galdu gabe.

Klaudio
Oleta auzoan dago, Markina-Ondarroarako eta Lekeitiorako errepideen bidegurutzean. Tradizio handiko jatexea. Eguneko menua eta asteburuetako menu bereziak jan

Altzoa Ostatua
XVII.mendeko baserri-ostatua. Bi logela handi alokatzen ditugu, bost pertsonarentzako, bainugelarekin. Gosariak eta afariak eskaintzen dira, etxeko eta eskuald
