Lekeitio

Zubieta

Zubieta

XVII. mendeko eraikin ederrean dagoen hotela da. Berrituta dago hiru izarretako hotel batek izan behar dituen erosotasun guztiak izateko. Zubietako Jauregiaren

Zubieta hotela Lekeitioko erdigunetik 5 minutura dago oinez. Sarrerako arkua gurutzatu eta alboetan banbuzko kanaberak dituen bide bat zeharkatu ondoren, XVII. mendeko eraikin baten parera iritsiko gara. Eraikin hori harmoniaz zaharberrituta eta lorategiz inguratuta dago. Kanpoko igerilekua klimatizatuta dago, eta terrazak ditu naturaren erdian, gosaltzeko edo erlaxatzeko. Belar moztu berriaren usaina, landare-koloreko eztanda…

Barrualdean, berriz, oso dekorazio atsegina dugu, xehetasun bakoitzean (oihalak, sofak, alfonbrak eta koadroak) berotasuna transmititzen duena. Logela guztiak lorategira edo kanpoko igerileku klimatizatura begira daude.

Informazio gehigarria:

Harrera 24 ordutan, Taberna, Terraza, Lorategia, Bilera eta Banketeentzako Aretoa, Gastronomia, Wifi eta Aparkalekua.

Egutegia: azaroaren 1etik otsailaren 13ra itxita

Lehiakortasun Programak:

       SICTED

Logo-SICTED-ES-EN-alargado

Euskadi Gastronomika-Lea Artibai Klubeko Elkartekidea

Erregistro Zenbakia: HBIO1089