Ziortza-Bolibar

Usandi Aterpetxea

Usandi Aterpetxea

Usandi Aterpetxea, Bolibar herriaren erdian kokatuta dago, eta bertatik Done Jakue bidea eta Ardo eta Arrainaren ibilbidea pasatzen dira. Aterpetxeak logela pr

Usandi Aterpetxea, Bolibar herriaren erdian kokatuta dago, enparantzaren alboan, eta bertatik Done Jakue bidea eta GR-38 edo Ardo eta arrainaren ibilbidea pasatzen dira. Aterpetxeak logela pribatuak ditu bai taldeentzat bai familientzat, hauetako bat desgaitasuna duten pertsonentzako egokitua izanik. Nahi izanez gero etxe guztia alokatzeko aukera dago, guztira 26 plaza ditu. Logeletan izarak, mantak, TB eta Wifia; sukalde guztiz hornitua (garbigailua eta lehortzeko makinarekin) erabiltzeko aukera dago.

Erregistro zenbakia: BI00051