Ziortza-Bolibar – Lekeitioko ardoaren eta arrainaren ibilbidea

Amoroto

Amoroto

Ezagutu landa-arkitektura eta monumentu aristokratikoak, historiaurreko aztarnategiak eta jatetxe eta ibilbideak dituen atseden gune bat...

Mendiko herria

Plaza inguru dotorea du bertan kokatzen dira udaletxea, eliza eta eraikin esanguratsuak, Abadetxea baserria euren artean. Modu onean mantentzen da nekazal munduko arkitektura herrikoiaren artea eta monumentaltasun aristokratikoa.

Kristo baino milaka urte lehenagotik ere baziren populazio-guneak inguru honetan. Lehen gizakien ekintza aztarnak historiaurre garaikoak dira eta Abittaga eta Pepetxo III haitzuloetan hainbat aztarnategi aurkitzen dira; Abittagakoak madalenienseak dira.

Iturrizak “Historia de Vizcaya” deituriko lanean, Amorotoko herriari Amoredo deitzen zitzaiola aipatzen du eta bertan kararri harrobiak ustiatzen zirela.

Txoko lasaia: Oletako lasaigunea

Ugaran auzoa da berez, eta Oleta deitzen diote  bertakoek. Gizaburuaga-Aulesti-Munitibar eta Markina-Ondarroa errepideek eta Lekeitiorako bideak bat egiten duten bidegurutzearen ondoan dago, berton hiru jatetxe ezagun daude eta Lea Ibilbidea ere pasatzen da.

Amorotoko Udaleko webgunea