Lekeitio

Ebisu Jatetxea-Silken Uribarren Jauregia
Ebisu jatetxean bertoko produktua protagonista duen gastronomiarekiko apustua egin dugu, bertoko portuetako arraina eta Lea Artibaiko baserrietako barazki eta lekaleak modu tradizionalean sukaldatuta zein plater landuago eta berritzaileagoetan aurkituko ditugu. Aipatzeko, modu tradizionalenean sukaldatutako zonaldeko arrain eta haragi hoberenez gozatzeko brasa ere badugu. Eta guzti hau Lekeitioko kostako bistarik hoberenekin.
Egutegia: Jatetxea zabalik egongo da ekainetik irailera asteburu guztietan eta uztail eta abuztuan egunero.
Informazio gehigarria: Ebisu jatetxeaz gain, kafetegian egunero dugu eskaintza gastronomikoa hondartzara bistekin, ingurune ezinhobea karta informalago bat dastatzeko, sasoiko produktuak konpartitzeko ukitu berri batekin.
Erregistro zenbakia: H.BI. 128



























































